Sahrijai

Nor gara

Kulturarekiko, eta, batez ere, musikarekiko pasioak batu gintuen, gure herrian eta inguruan arlo horietan sumatzen genituen hutsuneak betetzeko asmoz.

Genero aniztasuna, lurraldetasuna, gertutasuna, berdintasuna, euskara… Asko eta askotarikoak dira gure egitarau kulturala ardazten duten balioak.

Hamar kontzertu sorta antolatzen ditugu urtero: hitzordu berezi bat hil bakoitzeko lehen ostiralean.

Talde txikitan antolatzen gara, eta musutruk egiten dugu lan, herritik eta herriarentzat.